|
2008-11-25
16:08
Last modified: 2008-11-25 23:23 Translated by: Maider Lacalle |
|
|
EuskoMovieko irabazleak "Area Marea Sarea" film laburra aurkezten du EuskoSaren
EuskoMovieko, EuskoSareko online filme laburren lehiaketa, lehen edizioko irabazleak bere proiektu berria bukatu du eta gure erabiltzaileek produktu amaitua disfrutatu dezaten nahi izan du. "Otik Ubila" da bere ezizena eta Area Marea Sarea eskaintzen digu, interpretazio anitz dituen istorioa. Zein da zurea?
Kontatuiguzu film honen istorioa?
Lehenik eta behin erreflexio bat dela esatea gustatuko litzaidake, inguratzen gaituen gertakizun baten inguruan, zeinek forma eta perspektiba desberdinak har ditzakeen. Istorioan balio gutxiko txanpoi batekin jolasean ari den pertsonai bat agertzen da. Bertan bere bizitzako maitasuna ezagutzen du eta maitemintzen da. Baina hau ikuspuntu bat besterik ez da eta zehazki, ez da nik istorioa egiterakoan pentsatu nuena. Lehen txanponak ere esanahia esan dezake; honek pertsonaia gehiago ezagutzera eta maitatzera eramaten du eta posesioen artean itota eta bere azken dirutza askatu nahi ezean bukatzen da istoria. Irakurketa asko daude eta irakurleak egin behar ditu hauek. Honek, espero dut zeozerren inguruan pentsatzera eramango duela ikuslea.
Nola pentsatu zenuen ideia hori egitea?
Ideia sortzen da errealitatetik, filme laburrean bezalako pertsonaiak benetako bizitzan ere existitzen direla ikusiz. Suposatzen dut errealitate guztietan existitzen direla mota honetako pertsonak: lagunak, aita...Grabatzeko ideia errealitate hori izozteko nahietik etorri zen. Ez dut uste ideia original bat denik eta ez dut hau ere bilatzen. Egin nahi nuen zeozer zen, hori da lehendabizikoa. Askotan uste dut batentzako terapiarik onena filme laburrak, abestiak, idatziak edota barneko garbiketa egiten laguntzen duen edozer egitea dela.
Non grabatu zenuen? Zaila izan al zen grabaketa?
Bartzelonako hondartza batetan grabatu genuen (hiritik aldenduen dagoena), etxeko kamera batekin, aktorea eta ni bakarrik geundela. Lourdes Lovers Hausnarketak taldeak ere laguntza eman zigun, edariak eta janaria ekarriz. Grabaketak bi ordu iraun zituen eta zailena gauari aurre egitea izan zen (oso sakona zena) eta azkenean etsi behar izan genuen. Oso baliabide gutxirekin egin dugu obra eta eskerrak eman nahi nizkieke lagun guztiei eta noski, aktoreari.
Bestalde, Donostiako Larrotxene Kultur Zentroak arratsaldeko 19:30ak aurrera erakutsiko ditu gaur EuskoMovie 2008 lehiaketara aurkeztutako lanak. Sarrera doan da.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo